ORIOKO 1 – ORDIZIA 2
Pimera jornada de Liga y primer triunfo, magnífico triunfo el conseguido en Orio. Denboraldi berria aurrean degu, taldea berrikuntza dexenterekin agertzen da, entrenatzaile berriak, Imanol Rubio eta Ekain Avila eta Lazkaotik datozen hiru fitxaje berriekin, Xabier Altuna, Eneko Naldaiz eta Julen Galparsoro. Bestaldetik Idiazabalen urte pare bat pasa ondoren bueltan degu taldean Ander Galparsoro ordiziarra. Taldea sendotu egin da, bereziki Aitor Irastorzak “Torza” beste denboraldi bat jarraitzeko erabakia hartu duenean. Hauekin batera eta joan den denboralditik jarraitzen dutenak: Julen Pagola, Iker Moure, Jonan Agirrezabala, Iñigo Usabiaga “Triki”, Ander Aranzegi, Makel Madinabeitia, Julen Harto, Iñigo Ormaetxea, Iñigo Etxeberria, Unai Garmendia, Julen Hidalgo, Aratz Garmendia, Didaka Esnaola eta Javi Santamaria. Lehenengo partida eta lehenengo garaipena, aurreko denboraldiaren bidea jarraituz etxetik kanpo lehen garaipena lortu du taldeak. Partidaren lehenengo zatia erabat urdina izan da, ordiziarrek oriotarren gainetik pasa dira eta atsedenaldian 0-2 zegoen markagailuan ipinita, bi golak Torzak egin dituelarik. Joko ona eta bizia eta nahiko lan etxekoentzat partida barruan mantendu ahal izateko. Bigarren zatia ez da ondo hasi urdinentzat, 10’ minutuan Iker Moure atezainak zelaia utzi behar izan du belaunean mine hartuta eta gero. Joko handirik egin gabe etxekoek, 25’ minutuan gola egin dute eta partida berdintzen saiatu dira, bainan gure taldea sendo dago eta nahiko lasaitasunarekin emaitza mantentzea lortu du, beraz lehenengo hiru puntuak zakura. Espero dezagun datorren larunbatean, Hondarribiaren aurka hiru puntuak etxean gelditzea. Hasierako hamaikakoa: Iker Moure, Jonan Agirrezabala, Iñigo Usabiaga “Triki”, Pablo Zabala, Julen Harto, Iñigo Ormaetxea, Julen Galparsoro, Xabier Altuna, Aratz Garmendia, Didaka Esnaola eta Aitor Irastorza “Torza”. Aldaketak: Julen Pagola, Unai Garmendia, Ander Aranzegi, Omar Armendariz eta Iñigo Etxeberria, bigarren zatian zehar zelairatu dira Aupa Ordizia!!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.