Joan den larunbatean, urriak 17, Ordiziak Sanseren aurka jokatu zuen Ordiziaren zelaian. Bi zatiak Sanserenak izan ziren joko eta emaitzei dagokionean. Sanse, Ordizia baino talde osatuagoa dela esango nuke, jokoari dagokionean.
1.- Zatian Sansek lau gol egin zizkion Ordiziari (10, 12, 15 eta 19. minututan). Ordiziak falta bat jaurti zuen Sanseren ate ingurura. Ordiziak beste aukerarik ez zuen izan, beraz emaitzarekin ados egon beharko dugu. Atsedenaldiko emaitza Ordizia-Sanse (0-4). 2.- Zatian Sanse baloia mugituz hasi zen eta Ordiziako taldea baloiaren atzetik korrika ibili zen gehienetan. Ordiziak baloia hartzen zuenean bere atetik urrutira bidaltzen zuen, baina askotan aurkarien hanketan bukatzen zuen baloiak. Ordiziak ez zuen etsi eta egin zuen jokaldi bakarrean gola sartu zuen 19. minutuan (Beñat Dubreuil). Berehala Sansekoen erantzuna etorri zen eta bi gol sartu zituen (27 eta 32. minututan). Azken emaitza: ORDIZIA-SANSE (1-6) Sanseren aldekoa. Ordiziako jokalariek zeukaten guztia eman zuten orokorrean. Aurkaria gehiago denean onartzea baino bide egokiagorik ez da egongo seguraski, beraz, ANIMO MUTILLAK!!
BETI GAZTE 4 – ORDIZIA 2 : Fuimos por delante sin creernos que podíamos ganar el partido.
Leer másORDIZIA 7 – BILLABONA 0 : Victoria que sirve para mantener la distancia con nuestros rivales.
Leer másUtilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.