Partidu gogorra, gogotsu jokatua. Gola eginerakoan eta jokoari dagokionez maila hobea eman du Ordiziak gainerako jardunaldi gehienetan, baina lortutako emaitza ez da hain txarra. Azken emaitza: Zumaiako-Ordizia- (1-1).
1. Zatian, azkeneko jardunaldietan bezala, taldea oso “entxufatuta” atera zen eta gola egiteko suertea izan zuen Mikel Perlinesek (3. minutuan). Taldeak ondo kokatuta jarraitu zuen, baina 10. minututik aurrera Zumaiako jokoan nagusitzen hasi zen. Zoritxarreko jokaldi batetan, Ordiziak bere atean sartutako gol bati esker, Zumaiakok partida berdindu zuen ( 19. minutuan).---- 2. Zatian ere antzeko dinamikarekin jarraitu zuen partidak. Gol-aukera garbiak egitea asko kostatzen zitzaion Ordiziari eta Zumaiakok ere ez zituen aprobetxatu bereak, partida berdinketarekin bukatuz. Ea datorren aste bukaeran, Elgoibarren kontra, partida bikain bat ateratzen zaizuen mutilak!!
Klubaren fundazioa fundacion
Equipoweb-ren proiektua. equipoweb bisita gaitzakezu